195 Kreditu entitateei IFZ eman ez dieten kontuen edo eragiketen titularren hiruhileko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Kreditu Entitateek aurkeztu beharko dute 195 eredua.

Zer aitortzen da?

Kontu edo bestelako eragiketak, egoki zen epean horien titularrek beren identifikazio fiskaleko zenbakia eman ez dutenean, nahiz eta kontu edo eragiketa horiek baliogabetu edo identifikazio fiskaleko zenbakia epea amaitu ondoren jakinarazi izan.

Aurkezteko modalitateak

  • Editran: Editran bidezko derrigorrezko transmisioa informazio bolumen handia duten aitorpenetarako (Entitate laguntzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko eta pentsio planetako entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeak), eta borondatezkoa gainerako zergadunentzako.

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa: 195 eredua hiruhileko natural bakoitza amaitu ondorengo lehen hilabetearen barruan aurkeztu behar da, identifikazio fiskaleko zenbakia jakinarazteko epea aipatutako hiruhileko horretan amaitua duten kontu edo eragiketei dagokienez.

Inprimakiak

PDF artxibo hau informatiboa besterik ez da, eta ez du balio aitorpena aurkezteko.

Araudia

378/2002 Foru Agindua, apirilaren 22koa, 195 eredua onartzen duena. (PDF)

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga