20R berregituratze operazioen komunikazioaren eredua

Eredu hau, bategiteak, zatiketak, aktibo ekarpenak, balore trukeak, eta aktibo zein pasibo osoaren lagapenak egiteko, nahiz europar sozietate baten edo europar sozietate kooperatibo baten helbide soziala Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzeko, Sozietateen gaineko Zergan ezarrita dagoen araubide berezia aplikatzearen aldeko aukera jakinarazteko erabiliko da.

20R eredua aurkezteko betebeharra

20R eredua ondorengo entitateek aurkeztu behar dute:

  • Entitate eskuratzaileak edo eskuratzaileek:
    • Bategite edo zatiketa eragiketak direnean.
    • Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean edo aktibo eta pasibo osoa lagatzen denean.
    • Baloreak trukatzeko eragiketetan.
  • Sozietateak, sozietatearen helbidea aldatzeko eragiketetan
  • Eragindako bazkide egoiliarrak:
    • Bategite edo zatiketa eragiketak egiten badira entitate eskuratzailearen eta entitate eskualdatzailearen egoitza fiskala Espainian izan gabe, eta eragiketa horietan ez bada aplikagarria zergaren Foru Arauak 91. artikuluan jasotzen duen araubidea entitate eskuratzaileak ez duelako herrialde horretan establezimendu iraunkorrik
    • Baloreak eskuratzen dituen entitatea eta baloreak trukatzen dituen entitate partaidetua ez badira Espainian egoiliarrak
  • Pertsona edo entitate eskualdatzaileak aurkeztu beharko du, diruzkoak ez diren ekarpenak egiten diren edo aktibo eta pasibo osoa lagatzen den kasuetan, entitate horien egoitza fiskala Espainian ez badago eta herrialde horretan establezimendu iraunkor bidez jarduten ez badute.

20R eredua aurkezteko moduak

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.

20R eredua aurkezteko epea

20R eredua aurkezteko epea:

  • Oro har, hiru hilabetekoa izango da, honela konputatuz:
    • Eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa inskribatu bada, inskripzioa egin denetik aurrera konputatuko da epea.
    • Inskripzioa ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa egiten den egunetik aurrera konputatuko da epea, eta eskritura horretan jasota egon behar du araubidearen aldeko aukera egin dela. (Art. 104.3 7/1996 Arau Forala)
    • Sozietate helbidea aldatzeko eragiketetan, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoa edo agiri baliokidea sozietate helbide berriaren estatu kideko erregistroan inskribatzen denetik aurrera konputatuko da epea.
  • Bategite edo zatiketa eragiketen kasuan eta baloreak trukatzeko eragiketetan, entitate eskuratzailea eta eskualdatzailea ez badira Espainian egoiliarrak, aurkezpen epeak,aurkeztera behartua dagoen bazkideak, errenta zergaren edo sozietateen gaineko zergaren autolikidazioaren aurkezpenarekin bat egingo du, kasuan kasu.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

Laguntza programak

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute.
Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Sarean lan egiteko programa

Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria

Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.
Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea; horretarako “Hobespenak-&gtSarean lan egin-&gt Sarean lan egin” sakatu behar da.

20R ereduarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

20R ondorengo dokumentuak erantsi behar zaizkio:

  • Bategite edo zatiketa kasuetan, Merkataritza Erregistroan bategite edo zatiketari buruz inskribatutako eskritura publikoaren kopia, eta, era berean, merkataritza arauei jarraituz erregistroan inskribatzeko eskriturari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.

Inskripzioa ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren kopia aurkeztu behar da, eta eskritura horretan jasota egon behar du araubidearen aldeko aukera egin dela, horrela baitio 104.3 artikuluan uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarenak.

  • Diruzkoak ez diren ekarpenak egiten direnean, aktibo nahiz pasibo osoa lagatzen denean, edota baloreak trukatzen direnean, kapital soziala eratu edo zabaldu izanaren eskritura publikoaren kopia, eta merkataritza arauei jarraituz eskriturari derrigorrez erantsi behar zaizkion beste dokumentuen kopia.

Kapital soziala eratu edo zabaltzeko eskritura ez bada beharrezkoa, eragiketa dokumentatzen duen eskrituraren kopia aurkeztuko da.

  • Aurreko eragiketak akzioak erosteko eskaintza ireki baten bidez burutu badira, dagokion eskuorri informatiboaren kopia ere aurkeztu beharko da.
  • Sozietate helbidea aldatzeko eragiketetan, eragiketa dokumentatzen duen eskritura publikoaren edo agiri baliokidearen kopia aurkeztuko da, baita helburuko estatu kideko erregistroan hura inskribatzeko derrigorrezkoak diren beste agirien kopia ere.

Hala ere, dokumentazio hori ez da eskatuko, Gipuzkoako Foru Aldundiak dagoeneko hura jaso duenean 036 edo 60S ereduak lehendik aurkeztu zaizkiolako.

Araudia

240/2019 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, 20R eredua onartzen duena