221 Zerga geroratuen aktiboak zerga administrazioaren aurrean kreditu galdagarri bihurtzeagatik ordaindu beharreko ondare prestazioa

Nork aurkeztu behar du?

Autolikidazioa aurkeztera behartuta daude sozietateen gaineko zergaren zergadunak, baldin eta zerga geroratuen aktiboak erregistratuak baldin badituzte, hain zuzen ere abenduaren 16 17/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauan zuzenketa teknikoak eta beste zerga egokitzapen batzuk sartzen dituenak, hirugarren xedapen iragankorreko bigarren apartatuan aipatutakoak, eta aktibo horiei dagokienez foru arau horretako bigarren xedapen gehigarrian ezartzen den eskubidea aplikatu nahi badute.

Ondare prestazioak sozietateen gaineko zerga autolikidatzeko borondatezko epea hasten den egunean izando du sortzapena.

Aurkezteko modalitateak

  • Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoataria erabiliz.
  • Aitorpena aurkeztutzat emango da behar bezala transmititzean (zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da).

Aurkezteko epea

221 eredua aurkezteko epea sozietate zerga autolikidatu eta ordaintzeko ezarrita dagoen berbera izango da.

Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da baliagarria izango aitorpena aurkezteko.

Araudia

283/2017 Foru Agindua