222 Ordainketa zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Zerga kontsolidazioko erregimena
Nork aurkeztu behar du?
Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateek, Zerga Kontsolidazioko erregimen berezi baten bidez, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta.
Zer aitortzen da?
Eredu honen bidez, bateratze fiskaleko erregimenean sozietateen gaineko zergaren kontura estatuko araudiaren pean tributatzen duten ordainketa zatikatuak aitortzen dira.
202/218/222 eredua derrigorrez aurkeztu beharrekoa da, ordainketa zatikatuaren kontzeptuan sarrerak dauden kasuetan.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez : ZergaBidea plataforma erabiliz.
Aurkezteko lekuak
- Internet: Aitorpena aurkezteko zeregina betetzat hartuko da behar bezala transmititzean (zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da).
Aurkezteko epea
- Estatuko Zerga Agentziak ezarritako epeetan (apirileko, urriko eta abenduko lehen hogei egun naturaletan).
Inprimakiak
PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da baliagarria izango aitorpena aurkezteko.
- 222 eredua (PDF)