228 Eredua. Taldeen bateratze fiskaleko araubidearen jakinarazpena

Eredu hau Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako, taldeen bateratze fiskaleko araubideko alta eta haien osaeraren aldaketa jakinarazteko erabiliko da.

228 eredua aurkezteko betebeharra

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 5.artikuluaren 2.apartatuaren arabera,zergak Gipuzkoako lurralde historikoan ordaintzen dituzten talde bateratuetako entitate ordezkariek aurkeztu behar dute 228 eredua, honako egoera hauetan:

  • Sozietateen gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 88. artikuluan (6. apartatuko lehen paragrafoan) aurreikusten den alta jakinarazteko bateratze fiskaleko araubidea aukeratzen dutenean..
  • Sozietateen gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubideari jarraituz ordaindu arren, taldea osatzen duten entitateen osaera aldatzen denean, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 88. artikuluaren 6.apartatuko hirugarren paragrafoaren arabera.
  • Entitate baten egoitza ez badago lurralde espainiarrean edo lurralde erkidegoan kokatuta badago eta hau entitate hau nagusitzat hartzen bada bi entitate filial edo gehiagorekiko, menpeko entitate guztiek eratuko dute talde fiskala, alta eman izana eta ordezkariak izendatzeko jakinarazpena egiteko 2/2014 Foru Arauak 88.artikuluko 6.apartatuak bere bigarren paragrafoak dioenaren arabera.

228 eredua aurkezteko moduak

Telematikoki aurkeztu behar da 228 eredua, eta subjektu pasiboak berak edo haren ordezkari batek aurkez dezake.

228 eredua aurkezteko epea

Hauek dira 228 eredua aurkezteko epeak:

  • Altaren jakinarazpena, zerga kontsolidazioko erregimena aplikaziozkoa izan eta aurreko zergaldiko edozein egunetan egin daiteke.
  • Talde fiskalaren aldaketa jakinarazteko, aldaketa egin deneko ekitaldia amaitzen denetik  hilabeteko epea dago.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

Laguntza programak

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. 
Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Sarean lan egiteko programa

Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria

Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.

Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea; horretarako “Hobespenak-&gtSarean lan egin-&gt Sarean lan egin” sakatu behar da.

228 ereduarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

Taldeko entitateek bateratze fiskaleko araubidea aukeratzeko erabakien kopia bat aurkeztu behar dute 228 ereduarekin batera.

Hala ere, aipatutako dokumentua ez da eskatuko dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku badago (036 edo 60 S ereduen bidez)

Araudia

654/2015 Foru Agindua, abenduaren 21koa, 228 eredua onartzen duena.