230 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

¿Nork aurkeztu behar du?

Hurrengo paragrafoan aipatzen diren sarietako bat ordaintzen duten subjektuek dute 230 eredua aurkezteko obligazioa betiere atxikipenak edo konturako  sarrerak egitera behartuta badaude.

Estatuko Loteria eta Apustuen Sozietate Estatalak nahiz autonomia erkidegoetako organo edo entitateak antolatutako loteria eta apustuen sariak, Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetatik datozenak eta, orobat, Espainiako Itsuen Erankunde Nazionalari baimendutako joko-modalitatetik eratorritakoak daude atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta.

¿Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilabetean ordaindutako sariak eta atxikitutako zenbakekoak aitortzen dira jasotzaileen   ohiko bizilekua edo helbide fiskala Gipuzkoa bada.

Hurrengoak dira salbuetsita dauden kopuruak:
-   2.500 euro 2018/07/05 arte lortutako sarientzat.
- 10.000 euro 2018/07/05etik aurrera lortutako sarientzat.
- 20.000 euro 2019an lortutako sarientzat.
- 40.000 euro 2020/01/01etik aurrera lortutako sarientzat.

 

Salbuespena aplikagarria izando da baldin eta loteriako dezimo, zatiki edo kupoiaren zenbatekoa, edo egindako apustuarena, gutxienez 0,50 eurokoa bada. Zenbatekoa 0,50 eurotik beherakoa denean gehieneneko zenbateko salbuetsia proportzionalki murriztuko da.

Sariak titulartasun partekatua duenean zenbateko salbuetsia titularkideen artean hainbanatuko da, bakoitzari dagokion kuoataren arabera.

Aurkezteko modalitateak

Internet: 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, Zergabidea plataforma erabiliz, eta 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez.

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da, urte naturaleko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan kobratutako sariengatik, hurrenez hurren.

Imprimakiak

230 eredua (PDF)

Araudia

350/2014 Foru Agindua, maiatzaren 27(e)koa, 230 eredua,"Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa." onartzen duena.

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)

210 Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak.