Informazioa herrialdez herrialde aitortzeko eredua

Nork aurkeztu behar du?

Informazioa herrialdez herrialde aitortzeko eredua hauek aurkeztu behar dute:

  • Lurralde espainiarrean egoiliar diren entitateek, baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 32.3 artikuluan ezarritako eran definitutako talde bateko entitate nagusiak izanik, aldi berean beste entitate baten menpe ez badaude. >
  • Aipatutako foru arauaren 43.10 artikuluan jasotzen diren zirkunstantzietako edozein betetzen bada, honako hauek ere eman behar dute informazio hori: lurralde espainiarrean egoiliar diren eta, zuzenean edo zeharka, entitate ez-egoiliar baten mende dauden entitateek entitate hori ezin da izan aldi berean beste entitate baten menpekoa, eta entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek.

Zer aitortzen da?

  1. Informazioa herrialdez herrialde aurkezteko aitorpenak informazio hau bilduko du, modu agregatuan eta herrialde edo jurisdikzio bakoitzeko, entitate nagusiaren zergaldiari dagokionez:
    • Taldearen sarrera gordinak, entitate lotuekin edo hirugarrenekin lortutakoak bereizita.
    • Sozietateen gaineko zerga edo izaera bera edo antzekoa duten beste zerga batzuk aplikatu aurreko emai­tzak.
    • Ordaindu diren sozietateen gaineko zergak edo izaera bera edo antzekoa duten beste zerga batzuk, jasandako atxikipenak barne.
    • Sortutako sozietateen gaineko zergak edo izaera bera edo antzekoa duten beste zerga batzuk, atxikipenak barne.
    • Zergaldia amaitzen den egunean kapitala zenbatekoa den eta banatu gabeko emaitzak zein diren.
    • Batez besteko plantilla.
    • Diruzaintza eta kreditu eskubideak ez diren aktibo materialak eta higiezinetako inbertsioak.
    • Entitate egoiliarren zerrenda, establezimendu iraunkorrak eta haietako bakoitzak egindako jarduera nagusiak barruan sartuta.
    • Garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio, eta, hala badagokio, informazioan jasotako datuen azalpena.
  2. Lurralde espainiarreko entitate egoiliarra informazioa herrialdez herrialde ematera behartuta dagoen talde bateko kide bada, informazioa prestatu behar duen entitatearen identifikazioa eta haren egoitzako herrialdea edo lurraldea ere adierazi beharko dira.

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/IIACbcDac4WEB/services/Declare

Gainera, SOAP eskaerak WS-Security siñadura erantsita eduki behar du, baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri baten bidez:

Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL Presentacion CBC-DAC4 v1.5_GIPUZKOA.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

http://www.agenciatributaria.es/static_files/AEAT/Contenidos_Comunes/La_Agencia_Tributaria/Modelos_y_formularios/Declaraciones/Modelos_200_al_299/231/WS/CBC_Presentac_231_SWeb_2.5.pdf

Aurkezpen helbideari eta deiaren autentikazio mekanismoari dagokienez, ez da aplikagarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta aurreko atalean azaldutakoa.

Aurkezteko epea

Eredua hamabi hilabeteko epean aurkeztuko da, eman behar den informazioari dagokion zergaldia amaitzen denetik aurrera.

Araudia

486/2018 Foru Agindua, urriaren 15ekoa, informazioa herrialdez herrialde aitortzeko 231 eredua aldatzen duena. (PDF)

41/2017 Foru Agindua , 2017ko urtarrilaren 16koa, informazioa herrialdez herrialde aitortzeko 231 eredua onartzen duena.(PDF)