232 Eragiketa lotuak. Paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak.

Nork aurkeztu behar du?

  • Sozietateen gaineko zergaren zergadunak eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak.
  • Atzerrian eratuta egonik Gipuzkoako Lurralde Historikoan errentak esleitzeko araubidean ari diren entitateak.

Zer aitortzen da?

  • Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak.
  • Pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketak, aktibo ukiezin jakin batzuen errentak murrizten diren kasuan.
  • Paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Eman beharreko informazioari dagokion zergaldia amaitu ondorengo hamar hilabeteak bukatu eta hurrengo hilean aurkeztu beharko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

232 eredua (PDF)

Araudia

444/2018 Foru Agindua (PDF)

Lotutako zerga (Eredua)

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga