270 Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Atxikitzera eta konturako sarrera egitera behartuta dauden eta ekitaldiaren barruan karga bereziari lotutako sarietako bat ordaindu duten subjektu pasiboak.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren urtean ordaindutako sariak eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira. Eredu horretan 230 ereduan urtean zehar aitortutako errentak erlazionatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez: Zergabidea plataformatik fitxategia transmitituz. Fitxategiak 668/2014 Foru Aginduko II. eranskinean agertzen diren diseinu logikoak bete behar ditu.

Aurkezteko epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, ez da nahikoa aitorpena aurkezteko.

Araudia

668/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 270 eredua onartu («Atxikipenak eta konturako sarrerak. Loteria eta apustu jakin batzuetatik eratorritako sarien gaineko karga berezia. Urteko laburpena») eta hori aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena.(PDF)

3/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena.(PDF)

2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarena.

16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.