289 Elkarren lagun­tza­ren esparruan finan­tza kontuei buruz informa­tzeko urteko aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko aitorpena aurkeztu beharko dute 2016ko azaroaren 29ko 25/2016 Foru Dekretuak, finanza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatzeko eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duenak, 2. artikuluan definitzen dituen finantza erakundeek.

Zer aitortzen da?

289 ereduan aitortu beharko da, eragotzi gabe 2016ko azaroaren 29ko 25/2016 Foru Dekretuak 4. eta 5. artikuluan jasotakoaren arabera, 2016ko abenduaren 26ko 593/2016 foru aginduan III. eranskinean zehaztutako informazio osoa, 5. artikulu horren 2. apartatuan jasotako salbuespenak, finantza kontuen titulartasuna edo kontrola duten eta foru dekretu horretako 4. artikuluan jasotako herrialde edo jurisdikzioetako batean egoiliar fiskalak diren pertsona edo entitateei dagokienez. 593/2016 Foru agindu honen I. eranskinean zerrendatuta daude herrialde edo jurisdikzio horiek.

Aurkezteko modalitateak

Igorpen zerbitzua

Igorpena SOAP web zerbitzu bati deituz egingo da, protokolo seguru baten bidez.

Zerbitzuaren helbidea hauxe da: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/IIACrsDac2WEB/services/Declare

Gainera, SOAP eskaerak WS-Security sinadura erantsita eduki behar du, baldintza hauek betetzen dituen ziurtagiri baten bidez:

Aitorpenaren titularraren ordezkari bat, haren izenean aitorpenak aurkezteko baimena aurkezten duena.

Igorpen formatua

Aitorpenaren igorpenaren formatua artxibo honetan jasotako XML eta WSDL eskemetara egokitu behar da: XSD-WSDL_Presentacion_CRS-DAC2v2.0_GIPUZKOA.zip

XML eskemak betetzeaz gain, informazioak koherentziazko hainbat arau bete behar ditu. Aurkezpen gida honetan, aitorpena onartu dadin informazioa betetzean kontuan hartu beharreko baldintza guztiak azaltzen dira. Balizko erantzun motak eta horiek interpretatzeko moduak ere azalduta daude.

https://www.agenciatributaria.es/static_files/Sede/Procedimiento_ayuda/GI42/Ayuda/CRS_Presentacion_289_medianteservicioWebv2.2.pdf

Aurkezpen helbideari eta deiaren baimentze mekanismoari dagokienez, ez da aplikagarria aurkezpen gidan jasotakoa, baizik eta dokumentu honetako 2. atalean azaldutakoa.

 

Igorpen formatuaren aurreko bertsioak: 

Aurkezteko epea

Eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean aurkeztu behar da, aurreko lehen urteko finantza informazioari dagokionez.

Araudia

685/2021 Foru Agindua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, martxoaren 5eko 91/2020 Foru Agindua,
urtarrilaren 21eko 27/2018 Foru Agindua, eta abenduaren 29koa 530/2020 Foru Agindua, hurrenez hurren 187, 189, 198 eta 289 ereduak onesten dituztenak.

18/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 29ko 530/2020 Foru Agindua, «Elkar laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko urteko aitorpena» izena duen 289 eredua onesten duena

530/2020 Foru Agindua, abenduaren 29koa, «Elkarlaguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko erabili beharreko urteko aitorpena» izena duen 289 eredua onesten duena (PDF)

25/2016 Foru Dekretua, azaroaren 29koa, finantza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatzeko eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duena (PDF).

2013/47 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF).