296 Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrek lortutako etekinengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena
Nork aurkeztu behar du?
Aitorpena aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.
Zer aitortzen da?
Aitorpenaren ekitaldian ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira.
Aurkezteko modalitateak
- Internet: telematikoki, ZergaBidea plataforma erabiliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Papera: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua Finantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.
Aurkezteko epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 31ra bitartean.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 296 eredua (PDF)
Laguntza programa
ZergaBidea (HTML)
Diseinu logikoak
- 296 eredua (PDF)
Araudia
13/2025 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, 296 eredua eta haren aurkezpen moduak eta epeak ezartzen dituena.
16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena. (PDF)
11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onartzen duena. (PDF)
90/1996 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa, Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuan mugaldeko langileen erregistro bat sortzen duena. (PDF)