308 BEZa: Itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

  • Batasunaren barruan garraiobide berrien noizbehinkako salmentak egiten dituzten pertsonek, erosketan ordaindutako BEZaren zati bat itzultzea eskatzen dutenean.
  • Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezia aplikaziozkoa zaien jarduerak bakarrik egiten dituzten pertsonek, Europako Batasunetik kanpo bizi diren bidaiariei ordaindutako BEZaren kuotak itzultzea eskatzen dutenean.
  • Bidaiarien edo merkantzien errepide bidezko garraioan jarduten duten pertsonek, Erregelamenduko 30bis artikuluan aipatzen den itzulketa eskatzen dutenean.

Zer aitortzen da?

Garraiobide berrien Batasun barruko salmenten kasuan:

  • Batasunaren barruko salmentak. Eskaera bana aurkeztu behar da saldutako ibilgailu bakoitzeko.

Bidaiarien edo merkantzien errepide bidezko garraio jardueraren kasuan:

  • Ibilgailuen erosketak, BEZaren erregelamenduko 30bis artikuluan araututa dagoen itzulketarako eskubidea ematen dutenean.

Baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian dauden zergadunen kasuan:

  • Aurreko hiruhileko naturalean egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez:  2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez edo laguntza programa zaharrarekin lortzen den fitxategi igoz.
  • Paperean: 308 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

  • Paperean egiteko:
  • Finantza entitate laguntzaileak
  • Herritarren Arretarako bulegoak
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
  • Internetez egiteko:
  • Bidalketa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Garraiobide berrien batasun barruko salmentak: 30 egun natural, salmenta egunetik aurrera.
  • BEZaren erregelamenduko 30bis artikuluko itzulketa eskaera: garraiobidea eskuratu ondorengo hilabetearen lehen 25 egunen natural.
  • Baliokidetasun errekarguaren erregimen bereziko zergadunak: hiruhilero, apiril, uztail eta urriaren lehen 25 egun naturaletan eta hurrengo urteko urtarrilaren 30ean aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. 

  • 308 eredua (PDF) Itzulketa eskaera. Indarrean dagoen eredua.
  • 308 eredua (PDF) Itzulketa eskaera. Indarraldia 2015/01/01-2017/11/24
  • 308 eredua (PDF) Itzulketa eskaera. Indarraldia 2012/07/01-2014/12/31.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

  • 517/2017 Foru Agindua, azaroaren 20koa, Balio eran tsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onar tzen dituena (PDF).
  • 670/2014 Foru Agindua, abenduaren 18koa, balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen ez-aldizkakoa aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru Agindua aldatzen duena (PDF)
  • 821/2012 Foru Agindua, abuztuaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen dituen ekainaren 4ko 498/2010 Foru agindua aldatzekoa (PDF)
  • 498/2010 Foru Agindua, ekainaren 4koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko 308 eta 309 ereduak onartzen disuena (PDF)
  • 15/2009 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 308 eredua onartzen duena (PDF)
  • 102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)
  • 1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) 1992ko abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

Lotutako zergak (ereduak)

565 Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren aitorpen-likidazioa