349 EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

 

BREXITari buruzko informazioa

Nork aurkeztu behar du?

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 79. artikuluak (PDF gaztelaniaz) jasotzen duen moduan, batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek  aurkeztu behar dute 349 eredua.

Zer aitortzen da?

Aurreko zerga-aldian egindako eragiketak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet bidez:  Gipuzkoatarian sinadura elektroniko balioztatua edo pasahitz operatiboa erabiliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
  • Disketean: Derrigorrezkoa euskarri horretan beste aitorpenen bat aurkeztu denean, kontabilitateko erregistroak euskarri magnetikoen bidez eramaten direnean edo aitorpenak 100 operadore baino gehiago dituenean.
  • Paperean: 349 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Inprimaki eta diskete modalitateetarako:

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

  • Oro har: Hilekoa. Dagokion hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da, bi salbuespen eginda: Uztailari dagokiona abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren lehen hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.
  • Hala eta guztiz ere, Aitorpen laburbiltzailean adierazi behar diren ondasun salmenta eta zerbitzu prestazioen zenbateko osoa ez bada izan, ez erreferentziazko hiruhilekoan ez aurreko lau hiruhileko natural bakoitzean, 50.000 eurokoa baino handiagoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kanpoan utzita, dagokion hiruhilekoa amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu beharko da aitorpen laburbiltzailea. Urteko azken hiruhilekoari dagokion aitorpena, ordea, urtarrilaren lehen hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztuko da. Goian 50.000 euroko aipatutako zenbatekoa, 100.000 eurokoa izango da 2010 eta 2011 urteetan.
  • Beste aldetik,  aurreko urtean 15.000 euro arteko batasun barruko emate salbuetsiak egin dituztenek urtarrilaren 30era arte urte naturalari buruzko aitorpen bakar bat aurkeztuko dute, baldin eta aurreko urteko eragiketen bolumena 35.000 eurora iristen ez bada.  

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Soilik gaur egungo bertsioa eskuratu ahal izango da Gipuzkoako estanko baimenduetan.

  • 349 eredua (PDF). EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa. Indarrean dagoen eredua.

Laguntza programak

 349 ereduko laguntza programa deskargatzeko Gipuzkoataritik joan behar da.

 

Araudia

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua (webgunera joan) abenduaren 29koa, BEZari buruzkoa (BOE, 1992-12-31)

629/2013 Foru Agindua, uztailaren 4koa, Europar Batasunaren barruan egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea aurkezteko 349 eredu berria onartu eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri magnetikoaren diseinu fisiko eta logikoak ezartzen dituena (GAQ, 2013-07-10) (PDF)

714/2011 Foru Agindua, abuztuaren  9koa, 349 ereduan bi gako berriak sartzen disuena (PDF)

170/2011 Foru Agindua, otsailaren 18koa, 349 ereduaren aurkezpenean identitatea kontraste tatuaren bidez frogatzeko aukera kentzen duena (PDF)

1.011/2010 Foru Agindua, azaroaren 24koa, zerga arloko zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duena. (PDF)

Informazio interesgarria

  • Batasun barruko emateak salbuetsitzat hartuko badira, bezeroak derrigorrez Espainiaz bestelako estatu kide batek emandako IFZ/BEZ egiaztatu beharko du.
  • Estatu kide bateko enpresari edo profesional baten batasun barruko IFZ/BEZaren baliozkotasuna, VIES zentsuan egiazta daiteke. Gogoan izan: zure bezeroa VIES Zentsuan ez badago, eragiketa ez dago salbuetsia eta, beraz, BEZ jasanarazi behar diozu.
  • Aitorpen laburtzailea, 349 eredua, bakar-bakarrik aipatu eragiketak egin diren zerga-aldietan aurkeztuko da, urteko aitorpen-laburpenik ez dago (aurreko urtean 15.000 euro baino gutxiagoko batasun barruko emate salbuetsiak egin dituztenek izan ezik, baldin eta eragiketen bolumen osoak 35.000 euro gainditu ez badituzte, urteko aitorpena aurkeztu beharko dutela).