369 Araubide bereziak, subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten eta ondasunen urrutiko salmentak eta ondasunen barne entrega jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboei aplikatzekoak.

Nork aurkeztu behar du?

369 eredua aurkeztu beharko dute, aitorpenaren zergaldian kasuan kasuko araubideei lotutako ondasun emateak edo zerbitzu prestazioak egin badira edo ez:

A) Europar Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentei, estatu kide baten barruan entrega horiek errazten dituzten interfaze elektronikoen bidez egindako ondasun entregei eta kontsumoko estatu kidean ez, baina Batasunean finkatutako subjektu pasiboek emandako zerbitzuei aplikatu beharreko araubide bereziari bildutako enpresaburuek edo profesionalek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hiruhileko natural bakoitzeko.

B) Hirugarren lurraldeetatik edo hirugarren herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide bereziari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek, bitartekaririk izendatu ez badute eta estatu kide honen barruan Gipuzkoa identifikatzeko lurraldea badute, autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hilabete natural bakoitzeko.

C) Bitartekariek, hirugarren lurraldeetatik edo hirugarren herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide bereziari atxikitako enpresaburu edo profesionalen kontura jarduten badute,  autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hilabete natural bakoitzeko eta beren kontura diharduten enpresaburu edo profesional bakoitzeko.

Zer aitortzen da?

  • Enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsonei zerbitzuak ematea, Erkidegoan finkatuta badaude, baina araubide berezi honi atxikitako enpresaburua edo profesionala ez den estatu kide batean, betiere prestazioak enpresaburua edo profesionala finkatuta ez dagoen estatu kide batean badaude.
    Zerbitzu prestazioak enpresaburuaren egoitzako estatu kidean edo BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen estatu batean badaude, prestazio horiek BEZaren araubide orokorraren arabera aitortu beharko dira dagokion herrialdean, ez OSS erregimenaren arabera.
  • Europar Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentak, subjektu pasiboa erregistratzen den estatu kidean daudenak barne, bai eta BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen beste estatu kide batean daudenak ere.
  • Inportatutako ondasunen urrutiko salmentak, 150 €-tik gorakoa ez direnak, zerga bereziei lotutakoak izan ezik.

Aurkezteko modalitateak

369 eredua derrigorrez elektronikoki aurkeztuko da internetez «ZERGABIDEA» plataformatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan edo Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgunean.

Aurkezteko epea

Autolikidazioari dagokion zergaldia amaitu eta ondorengo hilabete naturalean aurkeztuko da

  • Batasuneko araubidea: hiruhilekoa. Apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean aurkeztu beharko da.
  • Inportazio araubidea: hilekoa. Dagokion hilaren hurrengo hilabete naturalaren barruan aurkeztu behar da.

Inprimakiak

Araudia

420/2021 Foru Agindua, uztailaren 20koa, zeinaren bidez onesten baita 369 eredua, «Balio erantsiaren gaineko zerga. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten edo ondasunen urrutiko salmentak edo ondasunen barne entrega jakin batzuk egiten dituzten subjektu pasiboek aplikagarri dituzten araubide berezien autolikidazioa» izenekoa, eta haren aurkezpen modua eta prozedura zehazten baitira.  Eranskina. (PDF)

Abenduaren 28ko, 37/1992 legea (webera sarbidea) (gaztelaniaz), balio erantsiaren gaineko zerga.

1.624/1992 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, (webera sarbidea) (gaztelaniaz), BEZ Erregelamendua onartzen dueña.

Informazio interesgarria

369 eredua aurkeztu egin beharko da dagokion zergaldian, kasuan kasuko araubideei lotutako ondasun emateak edo zerbitzu prestazioak egin ez badira ere, X bat adieraziz Jarduerarik gabeko aitorpena laukian.