393 Entitate taldeko erregimen berezian banaka aurkezteko urteko aitorpena

Zeinek aurkeztu behar du 393 ereduko urteko aitorpena?

Entitate taldeko erregimen bereziaren babesean ezarrita dago.

Entitate nagusiak nahiz entitate taldea osatzen duten menpeko entitateek aurkeztu behar dute.

Zer aitortzen da?

Entitate taldeko kide bakoitzak aurkeztu beharreko banakako urteko aitorpen informatiboa da 393 eredua.

Aurkezteko modalitateak

Internet bidez: 2018ko  ekitalditik ZergaBidea plataforma berria erabiliz eta 2017 eta aurreko ekitaldietarako laguntza programetan lortutako artxiboa Gipuzkoatariatik transmititzearen bitartez .

393 eredua bide telematikoz aurkeztu behar da

Aurkezteko epea

Urtero. Hurrengo urtarrilaren lehen 30 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

393 eredua (PDF). Indarrean dagoen eredua.

393 eredua (PDF). Indarraldia 2014/1/1-2018/12/31

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

BEZa 300_310_320_322_330_353_370_ 390_391_392_393 (EXE).

Araudia

572/2018 Foru Agindua,azaroaren 22koa, balio erantsiaren gaineko zergaren urteko laburtzailea aurkezteko 390 eta 393 ereduak aldatzen dituena.(PDF).
669/2014 Foru Agindua, abenduaren 17koa, 1164/2012 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).

1164/2012 Foru Agindua, abenduaren 21(e)koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpen laburtzailea aurkezteko 390, 391, 392, 393 eredu berriak eta 390, 392 eta 393 ereduen eranskin komuna onartu eta horiek aurkezteko moduak, tokiak eta epea ezartzen dituena (PDF).

102/1992 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 (webgunera joan) Legera egokitzen duena (PDF)

1624/1992 Errege Dekretua, (webgunera joan) abenduaren 29koa, BEZaren erregelamendua onartzen duena (1992-12-31ko BOE)

1082/2010 Foru Agindua, abenduaren 14koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren entitate taldeen urteko aitorpena aurkezteko erabiliko den 393 eredua

1097/2008 Foru Agindua, abenduaren 16koa, 393 eredua (banakako eredua) onartzen duena (PDF)

Informazio interesgarria

Horretaz gain, horretarako egoki den inprimakiaren eranskina (PDF) aurkeztu beharko dute ondasun erabili, artelan, antzinateko eta bildumagaien edo bidaia agentzien Erregimen Bereziari atxikitako BEZaren subjektu pasiboek.