410 Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hau aurkeztera behartuta daude abenduaren 27ko 16/2012 Legeak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren zergadun direnak. Hau da:

a) Kreditu entitateen alorreko zuzenbidea Europako Erkidegoetakora egokitzen duen ekainaren 28ko 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan definitutako kreditu entitateak.

b) Atzerriko kreditu entitateek lurralde espainiarren dituzten sukurtsalak.

Salbuetsita egongo dira honako entitate hauek:
1. Espainiako Bankua eta erregulazio monetarioko agintariak.
2. Europako Inbertsio Bankua.
3. Europar Banku Zentrala
4. Kreditu Ofizialeko Institutua.

Zer aitortzen da?

Zerga egitatea honako hau da zerga honetan: aurreko apartatuan adierazitako zergadunek hirugarrenen funtsak edukitzea –hirugarren horien izaera juridikoa edozein dela ere–, betiere funts horiek itzultzera behartuta badaude. Ez dira horien barruan sartzen Espainiako lurraldetik kanpoko sukurtsaletan mantentzen diren funtsak.

Konturako ordainketaren zenbatekoa aurreko zergaldiko zerga oinarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen denaren 100eko 50 izango da.

  • Zerga oinarria: banakako finantza-egoeretan sartutako kreditu entitateen balantze erreserbatuaren pasiboko 4 partidari (“bezeroen gordailuak”) dagokion eta zergaldiko hiruhileko bakoitzaren amaieran gelditzen den saldoaren prorrata aritmetikoaren emaitza.
    Horretarako, amaierako saldoari 4.1.5, 4.2.5, 4.3.2 eta 4.4.5 partidetan jasotako “balorazio doiketen” zenbatekoak gutxituko zaizkio.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Urtekoa: Uztailaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

Araudia

627/2014 Foru Agindua, ekainaren 26ekoa, Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa (PDF)