411 Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa.

Nork aurkeztu behar du?

Eredu hau aurkeztera behartuta daude abenduaren 27ko 16/2012 Legeak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren zergadun direnak. Hau da:

a) Kreditu entitateen alorreko zuzenbidea Europako Erkidegoetakora egokitzen duen ekainaren 28ko 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan definitutako kreditu entitateak.

b) Atzerriko kreditu entitateek lurralde espainiarren dituzten sukurtsalak.

Salbuetsita egongo dira honako entitate hauek:

  1. Espainiako Bankua eta erregulazio monetarioko agintariak.
  2. Europako Inbertsio Bankua.
  3. Europar Banku Zentrala
  4. Kreditu Ofizialeko Institutua.

Zer aitortzen da?

Zerga egitatea honako hau da zerga honetan: aurreko apartatuan adierazitako zergadunek hirugarrenen funtsak edukitzea –hirugarren horien izaera juridikoa edozein dela ere–, betiere funts horiek itzultzera behartuta badaude. Ez dira horien barruan sartzen Espainiako lurraldetik kanpoko sukurtsaletan mantentzen diren funtsak.

  • Zerga oinarria: banakako finantza-egoeretan sartutako kreditu entitateen balantze erreserbatuaren pasiboko 4 partidari (“bezeroen gordailuak”) dagokion eta zergaldiko hiruhileko bakoitzaren amaieran gelditzen den saldoaren prorrata aritmetikoaren emaitza.
    Horretarako, amaierako saldoari 4.1.5, 4.2.5, 4.3.2 eta 4.4.5 partidetan jasotako “balorazio doiketen” zenbatekoak gutxituko zaizkio.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Urtekoa: Uztailaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko aurreko urteko ekitaldiari dagokiona.

Inprimakiak

Araudia

343/2015 Foru Agindua, ekainaren 22koa, «Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa» izeneko 411 eredua onartu, eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena. (PDF)