44D Makina edo aparatu mekanikoen bidezko jokoaren gaineko tributuaren ordainketa helbideratzea

Nork aurkeztu behar du?

Dagokion baimen administratiboa edo ustiatzeko baimena duten pertsona fisiko, juridiko edo entitateak edo, beren jardueren artean, zorizko jokoetarako makinak edo aparatu automatikoen ustiapena biltzen duten pertsonak, Jokoaren gaineko Zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

Zer aitortzen da?

Alta ematea helbideratze sisteman: alta eskatu ahal izango dute Jokoaren gaineko Zergaren helbideratze bankarioaren prozedurara bildu nahi duten enpresa operadoreek.

Helbideratze datuak aldatzea: kargu kontua aldatu edota joko baimenen alta edo baja berriak jaso nahi direnean aurkeztu beharko da datuak aldatzeko eskaera.

Baja ematea helbideratze sisteman: ordainketa prozedura utzi nahi denean aurkeztu beharko da baja emateko eskaera.

Aurkezteko modalitateak

Paperean: 44D inprimakia betez eta aurkeztuz.  

Inprimaki horrek ondoko informazioa bildu beharko du:

  • Helbideratze kontua: 20 digituz jarri behar da hiruhileko ordainketa kargatzea nahi den kontu edo libretaren bezeroaren kontu kodea.
  • Baimen zerrenda:
    1. Helbideratzearen alta eskaera: helbideratu nahi diren eta eskaeraren datan zergadunaren izenean dauden baimen guztiak bilduko ditu. Dokumentazio horrekin, zeharkako Zergak Kudeatzeko eta Ingurumen tributuak kudeatzeko Zerbitzuak kalkulatuko du helbideratu beharreko Jokoaren gaineko tributuaren hiruhileko kuota.
    2. Aldaketa eskaerak: zergadunek lehenago aurkeztu dituzten zerrendei dagokienez baja edo alta ematen zaien baimenak bakarrik sartu behar dira. Horretarako, “X” jarri beharko da laukietan. Zeharkako Zergak Kudeateko Zerbitzuak dokumentazio hori aintzat hartuta kalkulatuko du kuota berria.

Aurkezteko lekuak

Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan aurkeztu beharko da, Ondare Eskualdaketen, Egintza Juridiko Dokumentatuen eta Joko Tasaren Atalean, Errotaburu pasealekua, 2, 20.018 Donostia.  

Aurkezteko epea

Helbideratze sisteman alta, baja edo aldaketa egiteko eskaerak epe hauetan aurkeztu behar dira:

  • Otsailaren 20tik martxoaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren lehen hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (urtarrila-martxoa).
  • Maiatzaren 20tik ekainaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren bigarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (apirila-ekaina).
  • Abuztuaren 20tik irailaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren hirugarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (uztaila-iraila).
  • Azaroaren 20tik abenduaren 5era, helbideratzeak urte naturalaren laugarren hiruhilekotik ondorioak izan ditzan (urria-abendua).

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko:

Araudia

952/2008 Foru Agindua, Urriaren 31ekoa, honako hau aldatzekoa: Abenduaren 27ko 599Bis/2005 Foru Agindua, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zerga helbideratze bankarioz ordaintzeko prozedura ezartzen duena (PDF)

599 bis/2005 Foru Agindua, abenduaren 27koa, makina edo aparatu automatikoen bidez ustiatzen den jokoaren gaineko zergaren ordainketa bankuan helbideratzeko prozedura ezartzen duena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)