Larrialdiko Agiri Laguntzailea

501 ereduaren erabilpena.

Eredu hau erabiliko da kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean, eta haren helburua izango Batasun barruko zirkulazioa bebestea zirkulazioa etendura erregimenean egiten denean. Produktuak zirkulazioan jarri aurretik, sistema zergatik ez dabilen eta, ezagutzen bada, zenbat deboran ez den ibilikon, jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Finantza Departamentuari.

Bi produktu categoría edo bi baino gehaiago sartu behar badira, 501 erreduaren orri osagarriak erabiliko dira.

Aurkezteko modalitateak

Eredu hori eskuratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren web orrian kokatutako laguntza programa erabili daiteke https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna; horretarako, fabrikazio zerga berezien laguntza programen atalera jo behar da, eta bertan datuak jarri eta aurkezpen agiria bete behar da. Era berean, Aldundiaren Egoitza Elektronikoan https://www.gfaegoitza.net dagoen Gipuzkoataria tramite eta zerbitzu atarira ere jo, PDF betegarrian sartu eta agiria inpirmatu daiteke.

Gutxienez 402/2011 Foru Aginduak honek onartutako 501 ereduan jasotako informazio berdina duen agiri komertzialen bat erabili daiteke larrialdiko agiri laguntzaile gisa. Agiri administratibo elektronikoaren zirriboarroaren formularioaren paperezko copia bat izan daiteke agiri hori.

Imprimakiak

Laguntzak programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

531/2000 Foru Agindua, uztailaren 11koa, besteak beste 500/503 ereduak eta emate orriak euskarri magnetikoan aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak onartzen dituena. (PDF)

402/2011 Foru Agindua, maiatzaren 2koa, agiri laguntzailearen 500 eredua eta larrialdiko agiri laguntzailearen 501 eredua onartu eta horiek betetzeko arauak ematen dituena.