548 Jasanarazitako kuoten aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

Fabrikazio zerga berezien gordailuzain baimenduek aurkeztu behar dute 548 eredua, elektrizitatearen gaineko zergan izan ezik.

Zer aitortzen da?

Jasanarazitako kuoten kopurua.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 548 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet: Inprimakia Zergabideatik  transmitituz 

Aurkezteko lekuak

Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Hilekoa. Zergen sortzapena gertatu ondorengo hilabetearen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar dute.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

548 eredua (PDF)

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
540/2013 Foru Agindua, ekainaren 6koa, “Fabrikazio zerga bereziak. Jasanarazitako kuoten aitorpen informatiboa” izeneko 548 eredua onartzen duena  (PDF)