551 Astean luzatutako agiri laguntzaileen zerrenda
Nork aurkeztu behar du?
Agiri laguntzaile administratibo edo komertzialak, edota erraztuak egin dituztenek, hau da, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen joan-etorrian erabiltzen diren agiriak egiten dituztenek.
Zer aitortzen da?
Aurreko astean egindako eragiketak.
Aurkezteko modalitateak
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua entregatuz.
- Interneten: Inprimakia Zergabideatik transmitituz.
Aurkezteko lekua
- Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Aurkezteko epea
Astekoa. Merkantzia jaso den astearen hurrengo astean zehar.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren.
- 551 eredua (PDF)
Laguntza programak
Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.
- Fabrikazio Zerga Bereziak (ZZBB). Eredu hauek: EMCS_503_509_511_551_. Eguneraketa. (EXE v 5.8)
- Fabrikazio Zerga Bereziak (ZZBB). Eredu hauek: EMCS_503_509_511_551_. Programa komuna (EXE v 5.8)
Araudia
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziena ( PDF )
1.165/2001 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, besteak beste 552 eredua onartzen duena (PDF )
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Zerga Berezien eredu jakin batzuk onartu eta zerga horien zenbait kudeaketa arau bateratua eta eguneratu ziren(PDF)
Informazio interesgarria
- Fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioan erabili beharreko agiri laguntzaile administratiboak (500 eredua) 1992ko irailaren 11ko Europar Batzordearen 2.719/1992 Erregelamenduan (EEE) (PDF gaztelaniaz) onartu ziren. Erregelamendu hori Europar Batzordearen 2.225/1993 Erregelamenduak (EEE) (PDF gaztelaniaz) aldatu zuen 1993ko uztailaren 27an.
- Agiri laguntzaile erraztuak (503 eredua) Europar Batzordearen 3.649/1992 Erregelamenduan (EEE) (PDF gaztelaniaz) onartu ziren.