572 Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

572 eredua aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Eredu hau, Itzulketa jakin batzuen eskaera egiteko erabiliko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 572 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko lekuak

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Hiruhilero. Itzulketa eskatzea eragiten duten zerga bereziei lotutako produktuak kontsumitu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hileko lehen hogeita bost egunetan aurkeztu beharrekoa.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • 572 eredua Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztuko da itzulketa eskatzen duen establezimendua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean.
  • Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.