583 Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Pertsona fisiko edo juridikoak eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2/2005 Foru Arauaren 35.3 artikuluan aipatzen diren entitateak, energia elektrikoa ekoiztu eta sistema elektrikoan sartzen dutenak.

Zer aitortzen da?

Denboraldi bakoitzean egindako eragiketak.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Positiboak eta ordaintzekoak Finantza entitate laguntzaileetan.
  • Negatiboak (emaitza 0 denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

  • Ordainketa zatikatuak:

a. Ordainketa zatikatuetan, ekoizpenaren balioa 500.000 euro gainditzen ez denean, aurkezpena egingo da jarraian dagoen taularen arabera:

Kodea Aurkezteko epea Aurkezteko hilabetea Zergaldia
3T 1 a 25 Azaroa Urtarrila/iraila (9 hilabete)

b. Ordainketa zatikatuetan, gainerako kasuetan (500.000tik aurrerakoetan) aurkezpena egingo da jarraian dagoen taularen arabera:

Kodea Aurkezteko epea Aurkezteko hilabetea Zergaldia
1T 1 a 25 Maiatza Urtarrila/martxoa (3 hilabete)
2T 1 a 25 Iraila Urtarrila/ekaina (6 hilabete)
3T 1 a 25 Azaroa Urtarrila/iraila (9 hilabete)
4T 1 a 25 Otsaila Urtarrila/abendua (12 hilabete)
  • Urteko autolikidazioa:

c . Ordainketa zatikatuez gain, kasuetan guztietan, aurkeztu beharko da urteko autolikidazio bat, jarraian dagoen taularen arabera:

Kodea Aurkezteko epea Aurkezteko hilabetea Zergaldia
OA 1 a 30 Azaroa Urtarrila/abendua (aurreko urteari dagokion

 

Inprimakia

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

583 eredua (PDF)

Araudia

308/2014 Foru Agindua, maiatzaren 14koa, 583 eredua, «Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak», eta 584 eredua, «Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak» onartu, eta haiek aurkezteko erak eta prozedurak arautzen dituena (PDF).