586 Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea

Nork aurkeztu behar du?

Zerga horretatik salbuetsita edo lotu gabe dauden gas fluordunen erosketak, salmentak edo entregak egiten dituzten fabrikatzaileek, inportatzaileek, batasun barruko eskuratzaileek eta hondakin kudeatzaileek

Zer aitortzen da?

Aurreko urtean zehar egindako eragiketak.

Aurkezteko era

  • Internet bidez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz, eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez. 
  • Paperean: 586 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko epea

Martxoko lehen hogeita hamar egun naturaletan aurkeztuko da aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

Inprimakiak

Eragiketen xehetasuna, igorpen elektronikoz bidaltzen denean,  PDF betegarrian edo horrekin batera bidaliko den fitxategi baten bidez sartu ahal izango da,  173/2015 Foru Aginduaren II. Eranskinean jasotako eduki eta diseinuaren arabera

Araudia

239/2019 Foru Agindua, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 22ko 173/2015 Foru Agindua.

161/2019 Foru Agindua, martxoaren 13koa, «Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea» izena duen 586 eredua aldatzen duena.

173/2015 foru agindua, apirilaren 22koa, Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea izeneko 586 eredua onartu eta hori aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena.