- gipuzkoa
- Ogasuna
- Zergak
- Ereduak
- 714 Ondarearen gaineko zerga
- 714 eredua (2011)
- 714 Ondasun eta eskubide salbuetsiak
714 Ondasun eta eskubide salbuetsiak
Zergatik salbuetsita daude honako ondasun eta eskubideak:
- Zergadunaren ohiko etxebizitza, 300.000 euroraino.
- Pentsio planetan, borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundeetan eta aurreikuspen plan aseguratuetan finkatutako eskubideak.
- Pertsona fisikoek beren jarduera enpresarial edo profesionala aurrera eramateko beharrezkoak dituzten ondasun eta eskubideak, baldin eta zergaduna jarduera horretan pertsonalki eta zuzenean aritzen bada eta hura badu errenta iturri nagusia.
- Era berean, ez dira aitortu behar entitateetan dauden partaidetzak, ondare izaerarik gabekoak, baldin eta gutxienez %5eko partaidetza osatzen badute (edo %20, familiartekoekin batera) eta benetan entitateko zuzendaritza lanak egiten badira.
- Etxeko hornidura, ondoko hauek izan ezik: bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, urontziak, aireontziak, artelanak eta antzinatekoak.
- Jabetza intelektualetik etorritako eskubideak, egilearen ondarean jarraitzen duten bitartean.
- Jabetza industrialetik etorritako eskubideak, jarduera enpresarialei lotuta ez dauden bitartean.
- Euskal Kultur Ondarea osatzen duten ondasunak, behar bezala inskribatuak badaude.
- Autonomia Erkidegoen Ondare Historikoa osatzen duten ondasunak, erregistratuak eta kalifikatuak daudenean; baita Espainiako Ondare Historikoa osatzen dutenak ere.
- Museoei edo kultur erakundeei gordailuan utzitako artelan eta antzinatekoak, gordailatuta dauden bitartean. Baldintzak:
- Irabazteko asmorik ez izatea.
- Lagapenaldia gutxienez hiru urtekoa izatea.
- Artistaren artelana bera, egilearen ondarean jarraitzen duen bitartean.