763 Aitorpen-likidazioa. Joko jardueren gaineko zerga, urteko edo urte anitzeko jardueren kasuan

 

Nork aurkeztu behar du?

Baimen administratiboa duten edo Jokoari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak 48. artikuluaren 1. apartatuan jasotako joko jarduerak urtebeteko edo urte anitzeko izaeraz antolatu edo egiten dituzten pertsonak.

Zer aitortzen da?

Lurralde horretan ordaintzekoa den kuota, Gipuzkoan joko modalitate bakoitzerako jokatutako diru kopuruen arabera.

Zozketen eta lehiaketen joko modalitateetan, zerga Gipuzkoan ordainduko dute baimena duten edo horrelako jokoak antolatu edo egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek bakarrik, baldin eta zerga helbidea Gipuzkoan badute. Kasu horietan, portzentajea %100 izango da.

Aurkezpen modalitateak

Aurkezteko lekuak

  • Internetez: formularioa ondo bidaltzean aurkeztutzat joko da aitorpen-likidazioa.
  • Paperean: Finantza entitate laguntzaileetan.

Aurkezteko epea

Zerga hiruhilabetean behin aurkeztu behar da apiril, uztail, urri eta urtarrilaren 1etik 25era bitartean, biak barne.

Inprimakiak

2018ko HIRUHILEKO 763 EREDUKO AUTOLIKIDAZIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK:

Estatuaren 2018.urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin aldatu du jokoa arautzeko 2011ko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 48. artikuluko 7. apartatua. 

Bakarrik 2018ko 3. hiru hilabeteko autolikidaziorako, Zergabidean dagoen 763 eredua erabiliko da eta 10, 15, 20, 25, 30, 35 laukietan 48.6 artikuluko b) letrako zerga oinarria jarriko da ( hau da, sarrera garbiak jarriko dira sarrera gordinen ordez)

763 eredua ( PDF) 2018ko urriaren 1etik  aurrera erabilgarria.
763 eredua (PDF) 2018ko irailaren 30era  arte erabilgarria.

Araudia

  • 13/2011 Legea, Jokoari buruzkoa (EAO, 2011-05-28koa) (PDF)
  • 7/2014 Legea, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzekoa. (EAO, 2014-04-22koa) (PDF)
  • 485/2018 FA, urriaren 15ekoa, joko jardueren gaineko zerga urtebeteko edo urte anitzeko jardueren kasuan autolikidatzeko erabili beharreko 763 eredua onartu, eta hura aurkezteko era, epea eta tokiak ezar tzen dituena (GAO, 2018/010/17) (PDF)