952 Zerga oinarrien aldaketen komunikazioa. Hartzekoduna

Nork aurkeztu behar du?

Enpresa edo lanbide jarduerak egin eta zerga oinarrien aldaketa eskatzen duten enpresari eta profesionalek, zergari lotutako eragiketen hartzailearen hartzekodunen konkurtsoan deklaratzen denean eta baita jasanarazi diren BEZ kuotei dagozkien kredituak osorik edo zati batean kobraezinak diren gainerako kasuetan ere.

Zer aitortzen da ?

Egin den zerga oinarriaren aldaketa aitortuko da. Aldaketa egin ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:
- Zuzendu nahi diren eragiketak dagokien eran eta garaian fakturatuta, eta egindako fakturen erregistro liburuan jasota egon behar dute.
- Hartzekodunak espresuki adierazi behar du: aldaketak ez duela zerikusirik bermatutako, fidantzatutako edo aseguratutako kredituekin, pertsonen edo entitate lotuen arteko kredituekin, ez eta hartzailea BEZaren aplikazio eremutik edo Kanarietatik, Ceutatik edo Melillatik Kanpo dauden eragiketekin ere. Eta horrela badagokio, enpresa zordunak ez direla konkurtsoan deklaratu eta kreditu ordainezinak dituztela, edo, konkurtsoan deklaratuta ere, konkurtsoan deklaratu ziren dataren aurrekoak direla faktura zuzentzaileak.
- Komunikazio horri BEZaren erregelamenduko 24.artikuluak jasotzen duen dokumentazioa atxikitu behar zaio:
o Faktura zuzentzaileen fakturak; hauek jatorrizko fakturen datak jaso behar dituzte.
o Kreditu kobraezinen kasuan, hartzekodunak zordunari erreklamazio judizialaren bidez edo notariotzako errekerimenduaren bidez eskatu diola egiaztatzen duten agiriak.
o Entitate publikoek zordundutako kredituei dagokienez, zergaren legearen 80. artikuluaren laugarren apartatuko A) letraren 4. atalaren baldintzak aipatzen duen entitate publiko zordunaren eskudun organoak emandako ziurtagiria.

o Faktura zuzentzaileak hartzaileari bidali zaizkiola frogatzen duen agiria.

Aurkezteko modalitatea

Internet bidez: Zergabidea plataformaren bidez. Modalitate hau derrigorrezkoa da.

Aurkezteko epea

Faktura zuzentzailea egin denetik hilabeteko epean aurkeztuko da.

Araudia

- 194/2014 Foru Agindua, martxoaren 14koa, balio erantsiaren gaineko zergaren zerga oinarria aldatu izana jakinarazteko 952 eredua eta faktura zuzentzaileak jaso direla adierazteko 95B eredua onartzen dituena.

- Abenduaren 29ko, 102/1992 Foru Dekretuko 80. artikulua.(PDF)
- BEZaren erregelamendua jasotzen duen abenduaren 29ko,1624/1992 Errege Dekretuaren 24. artikulua.1624/1992 Errege Dekretuaren 24. artikulua (PDF gaztelaniaz)