KAR Gasolio profesionala – urtean egindako kilometroen aitorpena

Nork aurkeztu behar du?

Aitorpenari dagokion ekitaldian gasolio profesionalaren onuradunen erroldan inskribatuta egon diren onuradunek.

Zer aitortzen da?

Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urteko urtarrilaren 1era eta abenduaren 31ra bitartean.

Ibilgailuak onuradun batenak baino gehiagorenak izan direnean aitortzen den urte naturalean, aitortu den urte naturalean onuradun bakoitzaren titularitatearen egiazko denborari egokituko zaio zerrenda hori.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: Aukeran Zerga administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoz egitera behartuta ez dauden pertsona eta entitateentzako:
  1. Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz<
  2. KAR inprimakia bete eta aurkeztuz
  • Internetez: Eredua Zergabideatik osatu eta inprimatuz

Auzkezpen lekuak

Gipuzkoako kudeaketa bulegoa (Errotaburu pasealekua 2, 20018 Donostia).

Kudeaketa bulegotzat hartzen dira fabrikazio zerga bereziak kudeatzeko eskumena duten unitateak.

Aurkezpen epea

Urte naturala bukatu ondorengo urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den ibilgailu bakoitzeko.

Inprimakiak

PDF artxibo honen inprimaketak aitorpena aurkezteko balio du.

KAR Inprimakia (PDF)

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
292/2008 Foru Agindua, martxoaren 18koa, "Urtean egindako kilometroak. Gasolio profesionala" izeneko aitorpena aurkezteko eredua eta prozedurak onartzen dituena.
35/2007 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, Hidrokarburoen gaineko Zerga eta Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren tasa autonomikoaren aplikazioari dagozkion kuotak zati batean itzultzeko prozedura ezarri, eta zerga bereziei buruzko martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuan izendapen konbinatuko kodeei egiten zaizkien erreferentziak eguneratzen dituena.

 

Internet bidezko zerbitzu eta tramiteak

Internet bidez aitorpena aurkezteko, beharrezkoa da pasahitz operatiboa edo ziurtagiri digitala edukitzea.