N60 Notarioek baimendutako agirien hiruhileko aitorpen informatizatua

Nork aurkeztu behar du?

Notarioek, kontuan hartu gabe destino profesionala non duten. Horretarako, notariotzaren organo korporatiboen plataforma informatikoa erabili behar dute, eta organo horiei informazioa emango diete 1.125/2004 Foru Aginduak 5. artikuluan (PDF) jasotako irizpideei jarraituz.

Zer aitortzen da?

Gipuzkoan diharduten notarioek:

  • Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, aurreko hiruhilekoan baimendutako agiri guztien zerrenda, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Zergari lotuta.
  • Zergari lotuta egon daitezkeen negozioei buruzko agiri pribatuak, aurreko hiruhilekoan jakinaraziak edo sinadurak legeztatzeko aurkeztuak, kontuan hartu gabe Zerga ordainarazteko eta kudeatzeko eskumena dagokion Zerga Administrazioa.
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, Zergaren egintza ezargarria osatzen duten ondare gehikuntzak ekar ditzaketen egintza edo kontratuei (testamentuak eta dohaintzak) buruzko agiriak, aurreko hiruhilekoan baimendutakoak.
  • Aipatu edukia jasotzen duten agiri pribatuak, aurreko hiruhilekoan jakinaraziak edo sinadurak legeztatzeko aurkeztuak, kontuan hartu gabe Zerga ordainarazteko eta kudeatzeko eskumena dagokion Zerga Administrazioa.

Gipuzkoatik kanpo diharduten notarioek:

  • Bakarrik aurreko atalean aipatutako agiriak, baldin eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari lotuta egon daitezkeen egintza ezargarriak badituzte, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainarazi eta kudeatu behar dituenean.

Zein agiri ez dira sartu behar agirien zerrendan edo aurkibidean?

Eskritura publiko hauek:

  • Ahalordeak eman eta kentzekoak.
  • Administratzaileak izendatzekoak.
  • Helbide soziala aldatzekoak.
  • Azken borondateak edota seme-alaben gurasotasuna aitortzekoak.
  • Ezkontza-itunei buruzkoak, ondasunak eskualdatzea edo jada eskuratutako ondasunen estatutu juridikoa aldatzea ez dakartenean.

Notario-aktak:
Bakarrik sartuko dira edukia dela-eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan egintza ezargarria eratu dezaketenak.

Notario-lekukotzak:

Bakarrik sartuko dira Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari lotutako gaiak jasotzen dituztenak, betiere ordainketa oharra, salbuespenarena edo zergari ez lotzearena dokumentu horietan ageri ez bada.

Polizak:
Bakarrik sartuko dira Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari lotutako eta salbuetsi gabeko egintza ezargarriak dituztenak.

Aurkezteko modalitatea

Aurkezteko epea

Hiruhileko aitorpena da. Hiruhilekoa amaitu ondorengo hilean aurkeztu behar da. Hau da, N60 eredua apirilean, uztailean, urrian eta urtarrilean aurkezten da.

Araudia

18/1987 Foru Araua, abenduaren 30ekoa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarena (PDF)

1.125/2004 Foru Agindua, urriaren 13koa, N60 eta 060 ereduak onartu eta euskarri magnetikoaren baldintza eta diseinu físiko zein logikoak ezartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

Notarioek, N60 edo 060 ereduetako edozein aurkeztuz bete ditzakete Zerga Administrazioarekiko informazio obligazioak.