SCP Frogagiria norberearen kontsumorako instalazioetako gasolio hornidurak itzultzeko eskaera aurkeztu izanarena.

Nork aurkeztu behar du?

Norbere karburantea kontsumitzeko instalazioak dauzkatenek aurkeztu behar dute, bai eta gasolio profesionalaren itzulketa jaso nahi dutenek ere, betiere martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuak, Gipuzkoako zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duenak, 52.bis artikuluan aipatutako kasuetan.

Zer aitortzen da?

Gasolio horniduren zerrenda aurkeztu behar da, formatu elektronikoan.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: SCP inprimakia bete eta aurkeztuz, prozesatuko den fitxategiarekin batera.
  • Internet bidez: SCP inprimakia ZergaBideatik transmitituz, prozesatuko den fitxategiarekin batera.

Aurkezteko lekuak

Gipuzkoako kudeaketa bulegoan aurkeztuko da (20018 Donostiako errotaburu pasealekua, 2).
Kudeaketa bulegotzat hartzen dira fabrikazio zerga berezien kudeaketa arloan eskumena duten unitateak.

Aurkezteko epea

Informazioari dagokion hiruhilekoa amaitu ondorengo hogeitabost lanegunak.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, baliogarria da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)

35/2007 Foru Agindua (PDF), urtarrilaren 22koa, Hidrokarburoen gaineko Zerga zati batean eta Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren tasa autonomikoaren aplikazioari dagozkion kuotak itzultzeko prozedura ezarri, eta Zerga Bereziei buruzko martxoaren 3ko 20/1998ko 22 Foru Dekretuan izendapen konbinatuko kodeei egiten zaizkien erreferentziak eguneratzen dituena.

351/2007 Foru Agindua (PDF), martxoaren 27koa, urtarrilaren 22ko 35/2007 Foru Agindua aldatzen duena