SDA Jarduera ekonomikoen gaineko zerga bankuan helbideratzea

Nork aurkeztu behar du?

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

Zer aitortzen da?

  • Alta ematea helbideratze sisteman: Jarduera ekonomikoen gaineko zerga heblideratu nahi duten subjektu pasiboek aurkeztu dezakete.
  • Helbideratze datuak aldatzea: kargu kontua aldatu nahi dutenek eskaera berri bat aurkeztu beharko dute.

Aurkezteko modalitateak

Inprimaki horrek ondoko informazioa bildu beharko du:

  • Errezibo zenbakia: Helbideratu nahi den erreziboaren erreferentzia
  • Helbideratze kontua: Urteroko erreziboa kargatu nahi den kontu korrontearen IBAN zenbakia.

Aurkezteko lekuak

  • Herritarren Arretarako bulegoetan
  • Udal zergak kudeatzeko zerbitzuan aurkeztu beharko da, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Atalean, Okendo kalea, 20, 20004 Donostia.

Oharra

Dagokion udalak zergaren diru bilketa bere gain hartua badauka, eskaera berorri igorriko zaio.