Eraikinen sustapena

Honako alta aitorpenak aurkeztu behar dira:

  • Alta bat (840 eredua) eraikinen sustapena egiten den udalerri bakoitzeko. Ordainagiria urtero egingo da eta kuota finkoa ordainduko du.
  • Alta bat (840 eredua) metro karratuak saltzen diren urte eta udalerri bakoitzeko. Likidazio bakarra egingo da. Urte batean ez badu ezer saltzen, ez du altarik aurkezten. (SALBUESPENA: jabeen komunitateak desegiteko unean eraikinak esleitzen badituzte, ez dute esleipen horiengatik aitorpen hau aurkeztu behar).
  • Alta bat (841 eredua) kudeaketa, zuzendaritza, kontabilitate, informazio eta kontratazio lana egiteko erabiltzen den lokal bakoitzagatik.

Honakoak ez dira lokaltzat hartzen:

  • Ondasun higiezinak, hiritarrak zein landatarrak izan, salmenta jardueraren xede direnean.
  • Sustatzen diren ondasun higiezinetan kokatutako informazio bulegoak. (Instrukzioaren 6.1.i erregela).