Zerga kuota

Zerga kuota kalkulatuko da Zergaren tarifak aplikatuz eta, kasua balitz, honako hauek ere kontuan hartuz: udal bakoitzak onartutako indizea eta koefizienteak, eta foru arauetan ezarri, udalek onartu eta ordenantza fiskaletan jasotako hobariak.

1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak dio Foru Aldundiak foru errekargu bat ezarri ahal izango duela Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan. Errekargu hori ezingo da izan %40tik gorakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inoiz ere aplikatu foru errekargua.

Instrukzioaren 9. erregelak honela sailkatzen ditu tarifetan jasota dauden kuotak:

  • Gutxieneko udal kuotak,
  • Probintzia kuotak, eta
  • Estatuko kuota bereziak.

Zerga kuota honela kalkulatzen da:

Epigrafearen kuota

(+) Azalera elementuaren kuota

(-) Murrizpenak:

Jardueran egindako urte kopuruagatik

Aldiberekotasun erregela aplikatzeagatik

------------------------------------------

Tarifako kuota (gutxienez 37,32 euro)
(-) Hobariak

-----------------------------------------

Tarifako kuota edo gutxieneko kuota
----- Udal eremuko jarduerak badira ------

(x) Udal koefizientea

(x) Kokapen indizea

---------------------------------------

Udalaren zerga kuota
(+) Foru errekargua (ez da aplikagarria)

----- Probintzia edo estatu eremuko jarduerak badira ------

Probintziako edo estatuko zerga kuota
(+) Ponderazio koefizientea

(+) Merkataritza Ganbera (zerga kuotaren %2, gutxienez 60 euro – 2004ko ekitaldia)

------------------------------

Urteko zerga zorra
Epealdiko zorra ("Epealdiko zorra" kasu honetan bakarrik izango da "urteko zerga zorra" baino txikiagoa: alta urtarrilaren 31tik aurrera egin bada edo baja urriaren 1a baino lehen eman bazaio)