Udalekin hitzarmenak

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga konpartituta kudeatzen da. Hau da, ordainagiri batzuk udalek kobratuko dituzte eta beste batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Nola jakin dezakegu zein ordainagiri kudeatzen diren udaletan eta zein Gipuzkoako Foru Aldundian?

Ordainagirietan 3 kuota mota aplika daitezke:

  • Udal kuotak
  • Probintziako kuotak
  • Estatuko kuota bereziak

Udal eremuko kuotak bai udalek eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatu ditzakete.

Probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak Gipuzkoako Foru Aldundiak bakarrik kudeatzen ditu.

Laburbilduta:

KUOTA MOTA KUDEATZEN DUEN ENTITATEA

Udal kuota

Udalak edo Foru Aldundia

Probintziako kuota

Foru Aldundia

Estatuko kuota berezia

Foru Aldundia

Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskumenak ditu honako hauek kudeatzeko:

  1. Zenbait udal kuota
  2. Probintziako kuota guztiak, bai eta estatuko kuota berezi guztiak ere.

Udal kuotetan eskumena nori dagokion ezartzeko (Aldundiari edo udalei), kontuan hartu behar da udalen eta Aldundiaren artean 4 lankidetza hitzarmen mota izenpetu daitezkeela:

HITZARMEN MOTA KUDEAKETA BORONDATEZKO EPEAN KUDEAKETA BIDE EXEKUTIBOAN
Lankidetza-eskuordetza Udala Udala
Lankidetza-eskuordetza borondatezko epean eta eskuordetza bide exekutiboan Udala Foru Aldundia
Eskuordetza borondatezko epean eta lankidetza-eskuordetza bide exekutiboan (*) Foru Aldundia Udala
Eskuordetza Foru Aldundia Foru Aldundia

(*) Hitzarmen hau ez da inongo udaletan onartu gaur egun.

Ikus ezazu udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kudeaketari begira lankidetza eta eskuordetza alorrean onartu dituzten hitzarmenen zerrenda: