Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (840 eredua, 841 eredua edo 842 eredua) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu, Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Zuzenketa eskatzeko prozedura honi jarraituko zaio:

  • Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Atalari (Okendo kalea 20, 20004 – Donostia) idatzi bat aurkeztea norbera identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Aldatu nahi dena justifikatzen duen dokumentazioa erantsiko da.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Zuzentzeko eskaera aztertu ondoren, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Atalaren gainbegiraketak ondoko bi emaitzetarikoren bat izango du:

  • Zergadunak eskatutako aldaketa egitea.
  • Zergadunari dokumentazio osagarria eskatzea, emandakoa eskatzen den aldaketa justifikatzeko nahikoa ez denean.