Zergaren aldaketa

Entitate Lokalen zerga sistema aldaketa

Martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak (PDF), Entitate Lokalen zerga sistema eraberritzekoak, aldaketa sakonak egin ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoan indarrean dagoen udal zerga sisteman.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionez, aldaketa batzuek 2003an izan zuten eragina eta beste batzuk, berriz, 2004az geroztik aplikatzen dira.

Hona hemen aldaketa nagusiak:

Eredu berri baten onarpena

Maiatzaren 19ko 533/2003 Foru Agindua (PDF), eragiketa bolumenaren zenbatekoa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jakinarazteko 842 eredua onartu da.