Epez kanpo al nago?

Jarduera ekonomikoen gaineko Zerga (840 eredua, 841 eredua edo 842 eredua) aurkezteko epea amaitu ondoren, zure borondatez epez kanpo aurkez dezakezu, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez baduzu.

Ez baduzu egiten, Foru Ogasunak hori erregulatzera behartu ahal izango zaitu, 200 € bitarteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena paperean aurkeztu ahal izango da.

Modalitate hori eta aurkezteko lekuak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 840 ereduan, 841 ereduan eta 842 ereduan kontsulta ditzakezu.

Zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkeztu duen aitorpena Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta, berandu aurkeztu duenez, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu.

  • 2005eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharreko aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
  • 2005eko uztailaren 1az geroztik aurkeztu beharreko aitorpenak: 100 euroko isuna.