Zerga tasak

3 zerga tasa aplikatzen dira, gutxieneko kuotak gehitu edo aldatu ditzaketenak. Udalek onartu behar dituzte:

  • Ponderazio koefizientea
  • Udal koefizientea
  • Kokapen indizea

Ponderazio koefizientea

Udalek ahalmena dute Zergaren Tarifetan finkatutako gutxieneko udal kuotak gehitzeko, subjektu pasiboaren eragiketa bolumenaren arabera zehaztuko den ponderazio koefiziente bat aplikatuz.

Zerga ordenantzen bitartez onartzen duten Udalek ondoko koadroaren araberako ponderazio koefiziente bat aplikatu ahal izango dute:

Negozio-zifraren zenbateko garbia (euroak)

Koefizientea
1.000.000,00 eta 5.000.000,00 bitartean 1,29
5.000.000,01 eta 10.000.000,00 bitartean 1,30
10.000.000,01 eta 50.000.000,00 bitartean 1,32
50.000.000,01 eta 100.000.000,00 bitartean 1,33
100.000.000,00 euro baino gehiago 1,35
Negozio-zifra garbirik gabe 1,31

2004ko ekitalditik aurrera hasi zen aplikatzen ponderazio koefizientea.

Koefiziente hori udal kuotei, probintziakoei eta estatuko kuota bereziei aplikatzen zaie.

Udal kuotei bakarrik aplikatzeko, dagokion ordenantza fiskala onartu behar du udalak. Aldiz, probintziako kuotei eta estatuko kuota bereziei beti aplikatzen zaie.

Kontsultatu zein udalek onartu duten ponderazio koefizientea ondorengo urteetan:

2013 urtertik aurrera laburpen taulan ikusi.

Udal koefizientea

Udalek ahalmena dute Zergaren Tarifetan finkatutako gutxieneko kuotak edo, kasua balitz, ponderazio koefizientea aplikatzeagatik aldatutako kuotak handitzeko, udalerri bakoitzean egindako jarduera guztietarako balio duen koefiziente bakarra aplikatuz.

Koefiziente hori ezin da izan 0,8 baino txikiagoa, ezta 2,2 baino handiagoa ere.

1992ko ekitalditik aurrera hasi zen aplikatzen udal koefizientea.

Udal eremuko kuotei bakarrik aplikatzen zaie.

Kokapen indizea

Udalek indize-eskala bat ezar dezakete gutxieneko kuoten gainean edo, kasua balitz, lehen esandako koefizienteak aplikatuta aldatutako kuoten gainean. Eskala horrek lokalak udalerriaren barruan duen kokapen fisikoa ponderatuko du, kokatuta dagoen kalearen kategoria kontuan hartuta.

Eskalaren gutxieneko indizea ezin da izan 0,5 baino txikiagoa, eta gehienekoak ezingo du 2 gainditu.

Udalek indize eskala hori finkatzen ez duten udalerrietan, 0,5 indizea aplikatuko da beti.

1992ko ekitalditik aurrera hasi zen aplikatzen kokapen indizea.

Udal eremuko kuotei bakarrik aplikatzen zaie.

Ikusi udalek onartutako udal koefizienteak eta kokapen indizeak urte hauetan:

2013 urtertik aurrera laburpen taulan ikusi.

Laburbilduz

Ikus 3 zerga tasak ondoko taulan:

Gutxieneko kuotak gehitu edo aldatzea Eremua Aplikazioa Balioak Aplikazio aldia
Koefiziente bakarra Udala Beti 0,8 eta 2,2 bitartean 1992/01/01etik aurrera
Kokapen indizea Udala Lokalean egiten bada 0,5 eta 2 bitartean. Ez bada finkatzen, 0,5 aplikatzen da 1992/01/01etik aurrera
Ponderazio koefizientea Udala Udalak onartzen badu Taularen arabera * 2004/01/01etik aurrera
Ponderazio koefizientea Probintzia edo estatua Beti Taularen arabera * 2004/01/01etik aurrera