2021eko lehiaketa arrunterako deialdia, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzekoa

2021eko ekainaren 9ko EHAAn (112. zk.) argitaratu da 2021eko maiatzaren 25eko ebazpena, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2021eko lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lehiaketan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 30ean bukatuko da.

Informazio gehiago: Lehiaketa arrunta orrirako lotura.