3/2021 Foru Araua, apirilaren 15ekoa, 2021erako zenbait zerga aldaketa onartzen dituena

Apirilaren 21eko GAOn (72. zk.) argitaratu da apirilaren 15eko 3/2021 Foru Araua, 2021erako zenbait zerga-aldaketa onartzen dituena, eta horietako batzuek toki-zergen arloan dute eragina.

Alde horretatik, nabarmentzekoa da hobari bana sartu dela Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (5. artikulua) eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (6. artikulua), guztiak energia berriztagarriekin eta eraginkortasun energetikoarekin lotuta.

Bestalde, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kasuan (7. artikulua), 5.1.c) artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzeko, nahitaezkoa izango da urtero negozioen zifraren zenbateko garbia jakinaraztea Ogasun eta Finantza Departamentuari. Gainera, zerga horri buruzko eranskineko lehen ataleko epigrafe batzuk aldatu dira.

Eta, azkenik, diru-bilketari dagokionez, premiamendu-errekargu murriztuaren murrizketa % 15etik % 5era igaroko da (8. artikulua).

Aldaketa horiek laburbiltzen dituen dokumentua erantsi da.

Informazio gehiago: 3/2021 Foru Araua orrirako lotura

Aldaketen laburpenaren orrirako lotura