Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

2019ko ekitaldirako, 2015-2020ko aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea:irailaren 23ra arte.

EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten 2019. urterako deialdia egiten da. Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 30era arte.

Udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta horietarako 2019ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko xedez. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 2an amaituko da.

Gi­puz­koako udalerrietan arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa eta sustapen egitasmoak gara­tze­ko Gi­puz­koako udalei eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateei zuzendutako (Euskadiko An­tzo­ki Sarea) diru lagun­tzen 2019. ekitaldiko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da.