Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena
Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:
- 309
2019ko ekitaldian, geotermia ustiatzeko instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 200.000 eurotan areagotzen dira. Eskaeren epe hori 2019ko urriaren 31ra arte mantenduko da, edo, hala badagokio, laguntza programa honetarako aurrekontua agortu arte.
2019. urteko euskal merkataritzako sariak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an amaituko da.
2019. urtean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an amaituko da.
2019. urtean irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an amaituko da.
2019. urtean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edota garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18an amaituko da.