Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

Euskadiko 2019ko Kontsumo Sariak emateko deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18ra arte luzatzen da

Higikortasun iraunkor arloko proiektu berezietarako dirulaguntza programaren deialdia (MOVES-a Proiektuak Programa Bereziak). Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 25ean amaituko da. IDAEn informazio gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien 2019ko funtzionamendu-gastuetarako ematen diren dirulaguntzen ebazpena argitaratzen da.

«Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» 2019. urterako deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 28an amaituko da.