Aldizkari Ofizialetan argitaratutako dirulaguntzen laburpena

Jarraian jasotzen da aldizkari ofizialetan argitaratutako eta toki entitateei zuzendutako diru-laguntzei buruzko informazioa:

Gizarte-larrialdietarako laguntzetan aurreikusitako gastu espezifiko bakoitzerako 2021erako gehieneko zenbatekoak ezartzen dira, gastu horiek estaltzeko esleitutako kredituak banatzeko irizpideak ezartzen dira, eta 2021erako Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezartzen da.

Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia argitaratzen dira, besteak beste, Gipuzkoako udalei zuzendutako dirulaguntzak proiektuak gauzatzeko: aniztasuneko bizikidetzaren gaietan, Bizikidetza Lantzen programaren barruko udalerrietan eta memoria historikoa berreskuratzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 27an amaituko da.

Arte plastiko eta bisualak kategoria desberdinetan sustatzeko Gure Artea sariak, hainbat modalitatetan, arautu eta deialdia egiten dira.  Eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 6an amaituko da.

2021eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoak. Eskabideak aurkezteko epea funts guztiak agortzen diren unean amaituko da, eta horren berri emango da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrelakorik gertatzen ez bada, epea 2021eko azaroaren 15ean amaituko da.

MITMA Taldearen Matilde Ucelay Sarien deialdia egin da 2021erako.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 29an amaituko da.