Amatasun eta aitatasun prestazioak (mutualitateak, eta irmo bihurtutako egoerak)

Amatasun eta aitatasun prestazioen salbuespena mutualitateetatik jaso zituztenei eta irmo bihurtutako egoerei zabaldu egiten da.

Amatasun eta aitatasun prestazioak (mutualitateak, eta irmo bihurtutako egoerak)

Argitara eman da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean amatasun eta aitatasun prestazioen salbuespena honako hauei zabaltzea ahalbidetzen duen xedapen normatiboa:

  • Haiek 2014tik 2018ra bitartean aurreikuspen sozialeko mutualitateetatik jaso zituztenei.
  • Aurretik haiek salbuesteko beste eskaera bat aurkeztu ondoren, hura ukatu zitzaienei, egoera hori irmo bihurtuta.

Departamentuak espediente horiek ebatziko ditu eta, hala badagokio, egindako atxikipenak itzuliko ditu.

Mutualitateak

Honako prozedura hau finkatzen da, zergadunei tramiteak errazteko asmoz:

  • Zergadunek ez dute eskaerarik aurkeztu behar.
  • Mutualitateek aurkeztu behar dute eskaera kolektiboa, mutualisten ordezkaritzan.
  • Mutualitateek Ogasunarekin harremanetan jarri behar dute, errenta@gipuzkoa.eus helbidearen bidez, informazioa emateko modua adosteko.

Espediente horiek 2020ko hirugarren hiruhilekoan ebatziko dira.

Irmo bihurtutako egoerak

Egoera horrek eragindako zergadunek ez dute eskaera berriro aurkeztu behar, hura aurretik aurkeztuta badaukate. Hala egin ez dutenek bakarrik aurkeztu beharko dute.

Espero da berrikuspen horiek 2020ko otsaila bukatu aurretik amaitzea.

Informazio gehiago: