Autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea luzatzea

14/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, mugaeguna 2022ko urtarrilaren 25ean duten autolikidazio eta aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea luzatzen duena.

Azken asteetan zehar Covid-19gatik ekartzen ari den kutsatzeen gorakada makina bat arazo eragiten ari da zentzu askotan, eta bereziki, laneko bajen gorakada nabarmena. Horrek, ezinezko egiten du langileen gaitasunari eta prestasunari buruzko ziurtasuna izatea, eta ondorio garrantzitsuak ditu enpresen kudeaketan eta antolamenduan. Zehazki, benetako zailtasunak sortu daitezke zerga obligazioak betetzeko, eta bereziki mugaeguna urtarrilaren 25ean duten autolikidazio eta aitorpenak aurkezteari dagokionez.

Beraz, komenigarritzat jotzen da onetsi den 14/2022 Foru Agindu honekin mugaeguna 2022ko urtarrilaren 25ean duten autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztu eta, bere kasuan, ordaintzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ra arte luzatzea.

Halaber, 2022ko ekitaldiko zerga egutegia eguneratu da.