2018ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Ordezkaritza dokumentua ordezkari profesionalentzat (001-RP dokumentua)

274/2013 Foru Aginduaren bidez onarturik geratu zen 001-RP agiria, zeinaren bidez zergadunek baimena eman baitiezaiekete ordezkari profesionalei (aholkulari eta kudeatzaileei) beren zerga informazioa sar daitezen errenta eta ondarea aitorpenak aurkezteko (109 eta 714 ereduak).

Gaurtik uztailaren 1era bitartean, posible da 001-RP agiri berrien altak tramitatzea Gipuzkoatariko “Erregistroak eta erroldak” atalean sartuta.

Hona hemen sistemaren ezaugarri nagusiak:

  • 001-RP dokumentua betetzeko momentuan, ordezkariak, kontraste datu gisa, Gipuzkoatarian adierazi behar du zer kuota atera zaion ordezkatuari Gipuzkoan aurkeztu duen azken errenta aitorpenean, betiere aitorpena azken lau ekitaldien barruan aurkeztu bada. Datu hori gabe, 001-RP dokumentua ezin da aurkeztu, eta ordezkaritza eman nahi izanez gero 001-P eredu orokorra erabili beharko da.
  • Ordezkaritza honekin, zerga informazioa lor daiteke eta 109 eta 714 ereduak aurkez daitezke. Bestelako zerbitzuetarako (beste aitorpen batzuk aurkezteko, ziurtagiriak lortzeko edo gerorapenak eskatzeko, esate baterako) 001-P ereduaren bidez jaso behar da ordezkaritza.
  • Kanpainan zehar ordezkariak ez badu aurkezten Internet bidez ordezkatuaren 109 eredua edo 714 eredua, indarrik gabe geratzen da ordezkaritza.

Informazio gehiago

Agiri erantsia:

Kanpainaren webgunea: