COVID-19 epeei buruzko INFORMAZIO-OHARRA.

2020ko ekainaren 1ean amaitzen diren epeei buruzko informazio-oharra

Oro har, 2020ko ekainaren 1ean amaituko dira, besteak beste, epe hauek:

  • Autolikidazio eta aitorpen jakin batzuk aurkezteko.
  • Alegazioak aurkezteko edo errekerimenduei erantzuteko.
  • Berraztertzeko errekurtsoak eta erreklamazioak aurkezteko FAEAri.
  • Behin-behineko likidazioak eta premiamendu-probidentziak ordaintzeko.


Gogorarazten da epeak ez direla 2020ko ekainaren 1ean hasten, baizik eta egun horretan amaitzen direla.

(Kontuan izan behar da ez direla ekainaren 1ean amaituko berez geroago amaitzen diren epeak. Kasu horietan, hasieran aurreikusitako amaiera-datan amaituko dira epe horiek). ...

 

Aurkezpenaren ondorioak ekainaren 1ean.

2020ko ekainaren 1a izango da, oro har, epearen azken eguna; beraz, ekainaren 1ean egiten diren aurkezpenak epearen barruan egindakotzat joko dira.

 

Ekainaren 2an jarduketei berrekitea.

2020ko ekainaren 2tik aurrera, Administrazioaren jarduketei berrekingo zaie, eta prozedurak (kudeaketa, ikuskapena, diru-bilketa, zehapen-prozedura …) utzi ziren puntu horretan hasiko dira berriro.

Horrek esan nahi du, prozeduren iraupenari begira, ez dela haien iraupenaren zenbaketa berriz hasten, baizik eta Administrazioaren jarduketak geldiarazi ziren unean jarraitzen dela.

Gauza bera gertatzen da iraungitzearen eta preskripzioaren zenbaketari dagokionez.

 

Informazio gehiago: