2022ko lehen lauhilekoan Gipuzkoako enpresen salmentak %16,2 igo dira

Apirileko “Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak” txostenaren arabera, 2022ko lehen lauhilekoan Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %16,2 igo dira, 2021eko epealdi berdinarekin alderatuta.Esportazioen hazkundea zertxobait handiagoa izan da (+%17,7), eta barruko salmentena zertxobait txikiagoa (+%15,4).

Hala ere, kontuan izan behar da iazko lauhileko horretan covid-19aren pandemiaren kutsadura-olatuetako baten hazkundeari aurre egiteko murrizketek eragin zuela, eta horrek eragin nabarmena izan zuela jardueran. Ildo horretan, argigarriagoa da alderaketa 2019ko eta 2020ko lehenengo lauhilekoarekin egitea. Lehenengo kasuan, salmenta osoak +%13,6 igo dira (barrukoak +%13,4 eta esportazioak +%14,2). 2020ko lehen lauhilekoan pandemiaren intzidentzia nabarmen izan martxoaren erdialdetik aurrera, eta, aldi horrekin alderatuta ere, salmentak +%31,7 hazi dira (barrukoak +%29,2 eta esportazioak +%36,6). Beraz, 2022ko lehenengo lau hilabete hauetan, salmentek epealdi arrunt batean baino maila handiagoa izan dute.  

Lan-merkatuan, 2022ko lehen lau hilabeteetan lan etekinen jasotzaileen kopurua %2,6 igo da urte arteko terminoetan. Hemen ere 2019 eta 2020ko epealdi berdinarekin alderatuta ere hazkundeak ematen dira (+%2,6 eta +%2,3 hurrenez hurren). Ordaindutako soldatetan joera berdina nabaritzen da: 2021eko lehen lauhilekoarekin alderatuta +%6,2 igo dira, 2019ko epealdi berdinarekin +%9,9, eta 2020koarekin +%10,3.

Informazio gehiago: Salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak – 2022ko apirila (pdf)