Europako diru-laguntza deialdiak

Jarraian biltzen dira Europako diru-laguntza deialdi nagusiei buruz argitaratutako erreferentziak, Gipuzkoarako interesgarriak izan daitezkeelakoan:

"Europako Itun Berdea": ikerketa sozialerako eta herritarren partaidetzarako deialdi espezifikoak

  • Helburua: ikerketa eta berrikuntza trantsizio justu eta jasangarri baterako.
  • Tangibilitatea eta eraginkortasuna
  • 2050eko neutraltasun klimatikoa.
  • Aurrekontua: 1.000 M €.
  • Epea: 2020 – 2021eko urtarrila.
  • Hartzaile nabarmendua: Gizarte eta giza zientzien komunitate zientifikoa.
  • Nabarmendutako arloa: 10. zk., herritarren ahalduntzea.
    • 10.1: Itunari buruzko herritarren hausnarketa
    • 10.2: aldaketa soziokulturala eta jokabide-aldaketa
    • 10.3. herritarren klima-ekintza.
    • Beste azpigaiak: desberdintasuna, gobernantza, negozio-ereduak, komunikabideak...
  • Beste eremu batzuk: 1. Sektore arteko erronkak, 2. Energia, 3. Industria, 4. Eraikuntza, 5. Mugikortasuna, 6. Elikadura, 7. Ekosistemak, 8. Poluzioa, 9. Ezagutza, 11. Lankidetza (Afrika).
  • Kontaktu orokorra: RTD-H2020-GREEN-DEAL-CALL@ec.europa.eu
  • 10 arloarekin harremanetan jartzekoa: sociedades.h2020@oficinaeuropea.es

(Info+)

Europako Ikerketa Zentro Bateratuaren 11 deialdi, ikerketa-azpiegitura nuklearrak erabiltzeko

  • Itxiera datak: 20.09.30 eta 2010.10.15.
  • Material mekanikoak eta ingurumenekoak ebaluatzeko laborategia (EMMA),
  • Zientzian eta aplikazioetan erreakzio nuklearra, erradioaktibitatea, erradiazioa eta teknologia ikertzeko Europako azpiegitura (EUFRAT)
  • Aktinidoen erabiltzaileen laborategia (ActUsLab)
  • Kanpoko erabiltzaile publiko eta pribatuentzat:
  • Erakunde akademikoak, ikertzaileak, industria, ETEak

(Info+)

Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen Elkartasun Zibilaren Saria 2020: "Gizarte Zibila Covid-19aren aurka"

  • Komiteak sarituko ditu aurten Covid-19ren eta haren ondorioen aurkako borrokan elkartasunagatik nabarmendutako pertsona edo erakundeak
  • Europar Batasunean edo Erresuma Batuan egindako irabazi-asmorik gabeko ekintzentzat.
  • Sari bat estatu bakoitzeko (27), beste bat Erresuma Batuko bati eta beste bat mugaz gaindiko edo Europa osoko ikuspegiko bati.
  • Sariaren zenbatekoa: 10.000 €
  • Hautagaitzen epea: 2020.09.30, 12.00
  • Komiteak sareetan zabaltzea sustatzen du: #CivilSolidarityPrize

(Info+)